aHUTSAK HARTUa

SOUND ON
SOUND ON

Zarata eta hautsezko memoria

Aldiberean testu liburu, argazki bilduma eta disko den argitalpen honek, prozesu artistikoan zehar landu ditugun ideia, erreferentzia eta entzun ditugun hitz, hots eta zaratak biltzen ditu, denak behar bezala klasifikaturik baina aldiberean elkarren arteko hari ikusezinez josita. Hein batean, ikerketa egitasmotik eratorri diren obra, bertsio eta formatuak, paraleloan idatzi dugun liburu honen irakurketa eta entzunaldi posibleetatik isuri dira. Modu honetan, dokumentazio biltegi izateko jaio zen argitalpena, egitasmoa beraren oinarri bihurtu da, bere baitan hedatzen den mapa kontzeptual moduko bat.

Franziska diseinatzaile taldea arduratu da artxibo guzti horiek behar bezala janzten eta Michael Marder pentsalariari eman diogu ongietorria egiteko lana.

aHUTSAK HARTUa, liburua, bildumaren bilduma bat da.

Erosteko, hemen