aHUTSAK HARTUa

SOUND ON
SOUND ON

Hotsak sortzen du isiltasuna, eta hautsak, hutsago egiten du hutsa. Baina hautsa da aldi berean, mortu dirudiena, mugimendu ere badela erakusten duen testigu sotila.

2020ko udaberrian, itxialdi bete-betean, hutsik zegoenaren hauts arrastoetan hasi ginen bila. Arte Ederren Bilboko Museoak gordetzen duen hautsa aditzeko saiakera egin genuen: hauts sonikoa eta hauts fisikoa. Eta horiekin batera, beste “hauts” metaforiko batzuk ere bai, askotan, museoaren egunerokoan garrantzi haundikoak direnak, baina bisitarien begiradatik ezkutuan geratzen direnak.
Geroztik, museoaren eta hura jasotzen duen eraikinaren bizitza intimoaren hainbat ahots, soinu eta irudi jaso ditugu eta bere klasifikazio sistemen arabera sailkatu, ordenatu eta azkenik, editatu ditugu.

Hautsa tokietara egokitzen den antzera, bere baitan hedatzen eta biderkatzen den egitasmoa da hau.

Maialen Lujanbio eta Xabier Erkizia